Iruñeko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu asteburuan, indarkeria matxista egotzita. Donibane auzoko etxebizitza batean atxilotu zuten horietako bat, bikotekideari sexu erasoa egitea egotzita; 54 urte ditu gizonezkoak. San Jorge auzoan, berriz, bertze gizon bat atxilotu zuten sexu erasoak egitea leporatuta, baina diligentziak egin eta gero aske utzi zuten.
Horrez gain, 42 urteko gizon bat atxilotu zuten, urruntze agindua urratzea leporatuta.
