Araban eta Nafarroan uholdeak izan litezke asteburuan, euriteak direla eta

Eurite bortitzak espero dira astebururako, eta horrek eragina izan dezake Araba eta Nafarroako ibaietan. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (EKH) iragarri duenez, eurite horien ondorioz uholdeak gerta litezke datozen egunetan Ebro ibaiaren arro osoan zehar, baita Araban eta Nafarroan ere.

EKHren arabera, «bat-bateko uriola puntualak» egon litezke datozen egunetan, bat-bateko euri jasek eraginda. Hala ere, halako gertaeren aurrean «ziurgabetasuna» handia dela adierazi du EHKk, datorren fenomeno meterologikoaren ezegonkortasuna dela eta. Hortaz, eguraldiaren iragarpenaren aldaketak gertutik jarraitzeko gomendatu diete hiritarrei, baita inguruko erreka eta ibaien eboluzioari adi egoteko ere.