Javier Garcia Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du

Javier Garcia Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du

Javier Garcia Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du, karguan ia lau urte eman ondoren. Gaur jakinarazi du erabakia, eta erran Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentea jakinaren gainean dagoela. «Presidentetza utzi dut, baina ez ditut utziko ez proiektua eta ez Nafarroarekiko dudan konpromisoa. Horien alde lanean jarraituko dut, ilusio eta ardura berarekin», adierazi du. 

Nafarroako Parlamentuan PPren bozeramaile lanetan segituko du Garciak. Izan ere, Garciaren erranetan, legegintzaldiaren azken urtea «erabakigarria» izanen da Nafarroarendako.