Iruñeko Mercaderes inguruko kaleak itxi dituzte gaur goizean, gizon bat etxebizitza batean gotortu eta gero. Foruzaingoak adierazi duenez, indarkeria matxista kasu bat izan liteke. Zehazki, honako kale hauek itxi dituzte: Txapitela, Estafeta, Nabarreria, Kuria, Kaldereria, Maiatzaren 2ko kalea eta Mañueta.
10:00 aldera jaso du Poliziak etxebizitzara joateko abisua, eta bertaratu direnean, Udaltzaingoak eta Foruzaingoak segurtasun dispositibo bat ezarri dute; Foruzaingoaren GIE Esku-hartze Berezien Taldea ere bertan da. Azaldu dutenez, operatiboa bukatu arte ezin dute informazio gehiagorik eman, baina aurreratu dute indarkeria matxista kasu bat izan daitekeela. Izan ere, etxebizitzan gotortuta dagoen gizona emakume bat kaletik jarraitzen ari zen, baina andrea Hizkuntza Eskolara joan da laguntza eske.
[Albistea osatzen ari gara]
