3,6 graduko lurrikara bat izan da Iruñerrian

3,6 graduko lurrikara bat izan da Iruñerrian

Lurrikara bat antzeman dute gaur goizean Nafarroan. Espainiako Institutu Geografikoak jakinarazi duenez, dardara Richter eskalako 3,6 gradukoa izan da, eta Burlatan (Nafarroa) izan du epizentroa. 10:49 aldera izan da lurrikara, eta Iruñea erdigunean zein Sarriguren eta Olaz inguruetan nabaritu da. 

Ez da Nafarroan halakoak gertatzen den lehenbiziko aldia: 2020ean 4 magnitudeko eta IVko intentsitateko lurrikara bat sumatu zen Iruñerrian, eta, minutu batzuk lehenago, 3,1 magnitudeko eta IIIko intentsitateko bertze bat ere bai. Urtebete lehenago, berriz, 3,7 magnitudeko dardarak astindu zuen Bertizarana.