22 urteko gizon bat hil da gaur goizean Baztanen (Nafarroa), auto istripu batean. Zehazki, N-121A errepidearen 39. kilometroan izan da ezbeharra, Berroeta eta Zozaia artean. 09:43an eman diete abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuei, eta Oronozko parkeko suhiltzaileak, osasun langileak eta poliziak bertaratu dira. Ezin izan dute ezer egin gidaria salbatzeko. Guardia Zibilak hartu du zer gertatu den ikertzeko ardura.
Gaztea Donamarian bizi zen (Nafarroa). Lehen informazioen arabera, autoa errepidetik atera da, eta arbola bat jo du. Gidaria zen autoaren barruan zihoan bakarra, eta kolpearen ondorioz hil da.
Gaurkoa kontuan hartuta, 22 lagun hil dira Nafarroako errepideetan urtea hasi zenetik.
