ANTZERKI OBRA BILAKATUTAKO NOBELA

Joan den urrian estreinatu zuten Bilboko Arriaga antzokian Soinujolearen semea antzezlana. Bernardo Atxaga idazlearen obraren egokitzapena da, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Aktore ezagunek hartzen dute parte; tartean, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Patxo Telleria… Nobela antzerkirako egokitzeaz Patxo Telleria arduratu da. Gaur, 20:00etan antzeztuko dute David eta Josebaren istorioa kontatzen duen antzezlana, Iruñeko Gaiarre antzokian.