ARGIA KANPOAN, ILUNTASUNA BARRUAN

Nafarroako Erresuma Arena pabiloiaren aurrealdeko polikarbonatoko 933 kuboak piztuta egon dira 100 orduz. Argiztapen probak egin dituzte, eta joan den asteko ostegunetik astelehenera bitarte egon da piztuta fatxada. Dena den, pabiloiaren inaugurazioa noiz izanen den ez dago zehaztuta, ezta nork eramanen duen kudeaketa ere. Oraindik obrek jarraitzen dute. 2009an hasi zituzten, eta 2011rako estreinatu nahi zuten pabilioia, baina krisiak luzatu ditu lanak.