Joan den larunbatean, Lizarrako Asuncion Fernandezek ia 250.000 euro banatu zituen Lizarran. Izan ere, berak saldutako 47.683 zenbakia zuten txartelak saritu zituzten zozketan. Fernandezek hilabete gutxi daramatza saltzaile gisa; azaroan hasi zen. Denera, hamar txartel saldu zituen. Adierazi duenez, oso pozik dago, krisiaren eraginak “arintzen” lagundu duelako. Berez, Lizarrako Nafarroako Etorbidean aritzen da saltzaile, baina kasualitatez, hamar txartel sarituak Garcia Orkoien erietxean eta merkataritza gune handi batean saldu zituen. “Denera, 100 txartel saldu behar nituen, baina 30 itzuli egin nituen; horietako bakar bat ere ez zen sariduna, eta horregatik ere, pozik nago”, dio.