Tabakismoari aurre egiteko Hego Euskal Herriko elkartearekin elkarlanean, modu solidarioan erretzeari uzteko kanpaina bat martxan jarri dute. Ez erretzeagatik aurreztutako dirua jantoki solidarioan ematea nahi dute Janaria tabakoaren truke kanpainarekin. Nafarroan 130.000 erretzaile daude.