BELATEKO BIDEA, IREKITZEAR

Luis Zarraluki Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilariak adierazi duenez, Belateko tuneletan Iruñera doan bidea uztail bukaeran irekitzeko asmoa dute, tunelaren hegoaldeko hegalaren egonkortze lanak amaitu baitituzte. Bide hori apiriletik itxita egon da, urte hasieratik ia etenik gabe izandako euriteek eragindako luizien ondorioz. Abuztuan inguruan dagoen lur guztia kendu eta obrak hil bukaerarako amaituko dituztela aurreikusi du Zarralukik.