Gazteentzako aisialdi programa da 3Blai. Ikasturtean zehar aisialdirako talde egonkorra sortzea da ekinaldiaren helburua. Oraingoz, taldeak Aranguren ibarrean, Antsoainen, Berriozarren, Burlatan, Olatzagutian, Bakainkun, Iturmendin eta Urdiainen daude. Baina 2013-2014ko ikasturterako Uharten taldea eratzekotan dira antolatzaileak. Euskaltzaleen Topaguneak ohar baten bidez jakinarazi duenez, berez bi talde mota daude. Larunblai deiturikoak 8 eta 12 urte bitarteko haurrek osatzen dute, eta Iseka taldea berriz 12 eta 16 urte artean dituztenek. Besteak beste, 3Blai proiektuaren xedea gaztetxoen zein haurren harreman sare euskalduna osatzea da.