ELKARTASUNAK EZ DU ETENIK

Nafarroako Larrialdi Agentziako langileek diru bilketa egin zuten urriaren 10ean gobernuaren egoitzaren aurrean. Maiatzaren 29an, greba orokorraren bezperan, beste diru bilketa bat egin zuten gutxieneko zerbitzuengatik, ezin zutelako grebarik egin. Beraz, euren egun bateko soldata Langabeen Batzarrari eta Elikagaien Bankuari ematea erabaki zuten. Diru bilketa horregatik, 900 euroko isuna jaso zuten langileek, eta, hori ordaintzeko, bilketa berria antolatu dute.