Animaliekin terapia arazoak dituzten gazteentzat

Ilundaingo Haritz Berri fundazioko nekazaritza eskolak martxan jarri du animaliekin egiten den terapia berritzaile bat. Terapiarako, batez ere txakurrak eta zaldiak erabiltzen dituzte. Gizartean baztertuta dauden eta Nafarroako epaitegietatik bideratzen dituzten adingabeentzat dago pentsatua proiektua. Egun, 40 gazteri eskaintzen diete terapia. Batez ere, arazo emozional larriak dituzten gazte gatazkatsuekin egiten dute lan, gizarteak bazter egiten dituen gazteekin. Gazte gehienak mutilak diren arren, badira neska batzuk ere. Nortasun test bat egin ondotik erabakitzen duten zeintzuk diren Ilundaingo Haritz Berri fundazioan martxan jarritako proiektuan parte hartzeko egokiak.