Krisi ekonomikoak eta batez ere eraikuntzaren sektorean izan den jaitsierak zuzenean eragin du arkitektoen lan kopuruan. Mariano Gonzalo Arkitektoen Sindikatuko presidenteak ohartarazi duenez, 2007tik %82 murriztu da arkitektoen lana. Sindikatuak egindako txosten baten arabera, “arkitektoen sektorea beste sektore batzuk baino gogorrago jo du krisi ekonomikoak”. Hala ere, Gonzalezek heldu den urterako egoera “hobetzen” hastea espero du. Errealitate horrek Nafarroako Arkitektoen Eskolan kolegiatutako arkitekto kopurua murriztu du. Izan ere, 2007an 940 arkitekto zeuden kolegiatuta Nafarroako Arkitekto Eskolan, eta egun 887 gelditzen dira.