Aritz proiektua eta Aritzaren Mahaia sortu dute Garrapo eta Itanatura enpresek, Orotz-Betelu eta Leitzako Udalek eta Baztan-Bidasoko ordezkariek. Euren xedea da Nafarroako iparraldean dauden hariztiak zaintzea eta garatzea. Ekologikoki eta ekonomikoki oso garrantzitsutzat jotzen dute zuhaitz hori.