DOAKO APARKALEKUA NAHI DUTE

Administrazioak herritarrei “kalte” egiten dieten neurriak hartu dituela salatu du Nafarroako Osasunaren Plataformak. Duela zenbait aste, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Iruñeko Udalak Iruñeko Ospitale Guneko doako aparkalekuak eremu urdin izendatzea adostu zuten. Ondorioz, aparkatzeagatik kobratzen hasiko dira datozen asteetan. Plataformaren irudiko, osasun publikora jotzen dutenek gero eta gehiago ordaindu behar dute.