Joan den asteburuan hasi ziren Arabako kuadrillen arteko bertso saioak. Aurten, taldeen artean ez da lehiarik izango, lagunarteko formatuaren aldeko hautua egin baitute antolatzaileek. Hain justu, bat-bateko modalitatean arituko diren hamabost taldeak dira kuadrilla arteko bertso saioen antolatzaileak. Arabako Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, bat baino gehiago dira lehiarik ez izatearen arrazoiak. Hala ere, batez ere bertsotan egitea gustuko dutenen sarea eratzea da xede nagusiena. Taldeak arduratu dira saioen antolakuntzaz eta finantzabidea aurkitzeaz. Heldu den apirilaren 5ean egingo dute kuadrillen arteko azken saioa. Hamabost taldeek parte hartuko dute azken saio horretan.