ALDAKETA ALDARRI GAZTELUKO PLAZAN

Nafarroako egoera ekonomikoa eta soziala eraldatzeko beharraz ohartarazteko, Aldaketa plaza lelopean Gazteluko plaza “okupatuko” dute hainbat gizarte eragilek bihar. Ainhoa Aznarez ekinbideko kidearen arabera, “herritarrentzat adierazpen eta ekintza gunea izango da, beste Nafarroa bat posible eta beharrezkoa dela aldarrikatzeko”. Hala, 17:30etik aurrera, besteak beste, hainbat erakusketa, tailer, kontzertu eta eztabaida gune izango dira.