Zortzi lagun ariko dira behatzaile lanetan

Igandean Etxarri Aranatzen egingo den independentziaren inguruko herri galdeketan gauzak “behar bezala” egiten direla ziurtatzeko, zortzi lagun ariko dira behatzaile gisa lanean. Behatzaileetako bi herrikoak bertakoak izango dira, Araceli Markotegi erretiroa hartutako abokatua eta herriko alkate izandako Maider Goñi. Horiez gain, beste sei lagun ariko dira: EHUko soziologo Mario Zubilaga, Josep Manel Ximenis Arenys de Munteko herri galdeketako koordinatzailea, Anna Arque Kataluniako kontsultaren aldeko koordinakundeko kidea, Tatjana Zdanoka Letoniako eurodiputatua, Jan Van Esbroeck Belgikako Parlamentu Federaleko diputatua eta Inaki Irazabalbeitia europarlamentaria.