• Osasunbidean 2010. urtetik galdu den lanpostu kopurua. Duela lau urte, 9.950 langile zituen Osasunbideak. Iazko urtea bukatu zenean, 9.513 langile baino ez zeuden. Hau da, hiru urtean 437 lanpostu galdu dira Osasunbidean. Langileen %62,7k lanpostu finkoak dituzte, eta %37,2k, behin-behinekoak. Langile gehienak, %76,78, emakumeak dira.