Ia sei hektarea erre ziren iragan larunbatean Esprontzedatik ia kilometro eta erdira, Santsolera bidean dagoen lursail batean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, sutea 17:45ean sortu zen, eta Lizarrako bost suhiltzaile, Lodosako hiru eta Cordovillako beste bi aritu ziren hura itzaltzeko lanetan. Gainera, Nafarroako Gobernuko helikopteroa ura isurtzen aritu zen hainbat minutuz, sua ahalik eta azkarren itzaltzeko. Orain, Ingurumen Departamentua Foruzaingoarekin batera sutea zerk eragin zuen ikertzen ari da.