2008ko uztailaren 7an hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage Irungo (Gipuzkoa) gaztea. Geroztik ia zortzi urte igaro dira, eta Andrea elkarteak, urtero bezala, Laffageren omenezko ekitaldia egingo du, bihar, 12:00etan, Gazteluko plazan. Gainera, sanferminetan genero indarkeriaren “biktima” direnei aitortza ofiziala egin behar zaiela azaldu du Tere Saez Andrea elkarteko kideak. “Entzierroan hiltzen direnei omen egiten dieten bezala, biharko ekitaldian udalak ere parte hartu beharko luke”.