Batzar eratzailea egingo du Aranzadi hautagai zerrendak Iruñean, bihar

IRUÑEA. Aranzadi hautagai zerrenda hiritarrak batzar eratzailea egingo du bihar, 11:00etan, Iruñeko Mendillorri auzoko Elorri ikastetxean. Plataformako kideek “hiria eraldatu nahi duen” pertsona talde baten gisara aurkeztu zuten euren burua, orain dela bi aste. Joan den asteburuan jardunaldiak egin zituzten Iruñean, arloz arlo udal hauteskundeetara eramango dituzten proposamenak zehazteko.