Euskararen mapak parlamentuan

Euskararen mapak parlamentuan

Euskaltzaindiaren Euskara ibiltaria erakusketa ikusgai da Nafarroako Parlamentuko atrioan asteartera arte. Oraindik burutu gabeko euskalkien atlasaren lagin bat erakusten du. Hainbat mapa paratu dituzte, eta bertan, hitzak ageri dira, euskalki bakoitzean duten aldaerarekin. “Euskararen kolore guziak bildu, sailkatu, landu eta herriari bueltatu dizkiogu”, azaldu du Andres Urrutia euskaltzainburuak. Erakusketa 10:00etatik 20:00etara bisitatu liteke aste tartean, eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara.