‘Odesa/Makila operazioa’ “arma gisa” ez erabiltzeko eskatu dute Arrosadian

IRUÑEA. Poliziak Iruñean egindako operazioak kezka piztu du Arrosadia auzoan. Hainbat lagun atxilotu zituzten ustez emakumeen salerosketak eta lapurretak egiteagatik. Hainbat eragilek salatu dutenez, komunikabideek “lerratutako informazioa” zabaldu dute, eta alderdi politikoek “arma gisa” erabili dute afera. Errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eskatu dute, eta horrelako jarrerek auzoan elkarbizitzaren alde egiten ari diren lana arriskuan jar dezakeela ohartarazi.