Jantzi berriarekin ireki ditu ateak

Jantzi berriarekin ireki ditu ateak

Berriz ere zabalik da Karrikiri elkartearen denda; betiko tokian, Xabier karrikan. Berritze lanengatik itxita egon da bi hilabetez, baina joan den astean inaugurazioa egin zuten. Ez nolanahi gainera. Hiru ekitaldi antolatu dituzte horretarako: Egile berriendako literatur lehiaketa 2016 liburuaren aurkezpena, Miren Amurizaren hitzaldia eta inaugurazio besta egin dituzte horretarako. Besta nagusian Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariek saioa eskaini zuten. Bertsoak aditzeko eta denda berritua ezagutzeko aukera izan zuten iruindarrek.