Hogei urte bete ditu aurten Olatzagutiako Maisuenea gaztetxeak, eta gazteek bost musika talde gonbidatu dituzte urtemuga ospatzeko. Ez da aspertzeko aukerarik izango. Bihar 18:30ean hasiko da ospakizuna, gaztetxeko aurrealdean. Arkada Social, Behin Betiko, Hesian, Gozategi eta Oihan Vega ariko dira oholtza gainean zuzeneko kontzertua eskaintzen. Talde baten eta bestearen artean, berriz, Ludovaina talde galiziarraren musika tradizionalak girotuko du jaia. Sarrerak hamar euroan eskuratu daitezke, aurretik; egunean bertan hamabost euroan izango dira salgai.