Senda agiria jaso du Enrique Martin Monrealek

Senda agiria jaso du Enrique Martin Monrealek

Ostiraletik dago ospitaleratua Enrique Martin Monreal Osasunako entrenatzailea. Bularraldean mina izan ostean ospitaleratu zuten Osasunako entrenatzailea. Gaur beste azterketa mediku bat egin diote, ordea, eta senda-agiria jaso du arratsaldeko lehen orduan. Martin Monrealen asmoa asteazkeneko entrenamendua zuzentzea da.

Atzo, hala ere, ospitalea utzi eta lehen taldearekin izan zen partida erabakigarri baten aurrean jokalariak animatzeko. Egin eta asmatu. Osasunak 2-0 irabazi zion Mirandesi, eta ezinbesteko hiru puntu irabazi zituen Bigarren B Mailara ez jaisteko borrokan.

Martin Monrealen lehen partida zen atzokoa. Osasunak pasa den astean fitxatu zuen, emaitzak txarren ondorioz, Jose Manuel Mateo kargutik kendu ostean. Martin Monrealen asmoa Nafarroako Erresuma estadioko palkoan egotea zen, baina medikuek esan zioten ez zitzaiola komeni.

Atzoko partidan Alfredo Sanchez entrenatzailearen laguntzaileak zuzendu zuen. Partidaren ostean adierazi zuen Martin Monrealen osasun egoera partida irabazteko beste arrazoi bat izan zela. Atzoko hiru puntuekin Osasuna 38. da sailkapenean, eta jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago. Larunbatean Valladoliden jokatuko du (18:15).

Leave a Reply

Your email address will not be published.