Biharkoa hirugarren aldia izanen du Euskal Herria Mendi Erronka luzera handiko mendi lasterketak. Parte hartzaileek 65 kilometroko luzera eta 7.000 metroko gainbehera dituen ibilbidea egin beharko dute. Leitzan hasi eta bukatuko da, eta Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberri zeharkatuko ditu. 11:00etan hasiko da.