Amets Aranguren Arrieta
A eta G ereduak eskaintzen dituen eskola batean egiten dut lan. Astean behin elkartzen naiz 14-15 urteko gazteekin, hizkuntz eskolako euskarazko A2 eta B1 mailetako azterketetara begira laguntza emateko.
Eskolaz kanpoko jarduera da, haien borondatez datoz. Eskolak bere curriculumean eskaintzen ez dien hori ikasteko ordu estrak egiten dituzte.
Irakurmena, entzumena, idazmena eta ahozkoa dira azterketaren lau parteak eta denak lantzen ditugu, tartekatuz. Idazmena tokatu da gaur (eta gero, pelikula zati bat jarri diet, e! irakasle gazte moloiaren papera betetzen dut oraindik).
Idazlana egiteko gaia: ETB3 Nafarroan. Azaldu diet zein den berria eta eskatu diet haien iritzia eman dezaten: beharrezkoa ikusten duten, ez zaien axola, hobe den ez egotea… Hemen duzue idazlanetatik ateratakoekin eginiko collagea:
“Hau astea, Nafarroako Gobernua esan du ETB3 telebista kateetan behar dela. Uste dut ongi erabaki zuten. Batzuk pertsonak esan dute ez zaiela gustatzen eta beste batzuek esan dute asko gustatzen ideia zaiela, eztabaida daude. ETB3 euskaraz dago, hau kontuan hartuta, gendea pentsatzen duela txarra dagoela. Nik uste dut ona dela. Txiki zenean egon izan balitz, gehiago jakingo banitu. Haurrak ikasi behar duela beste hizkuntza arazo gabe. Egia da gurasoek batzuk ez gustatzen zaiela hau ideia, hala ere iruditzen zait divertigarriagoa marrazki bizidunak ama hizkuntzan ikusi duela. Nire iritzi uste dut haurrek asko euskaraz ikasiko dute series gogokoenak ikusten dutelako eta oso ongi ulertzen dute serie bat. Niri gustatuko zait ikasteko euskaraz. Dakizuen bezala Isabel Díaz Ayuso ez zaio gustatzen propuesta hau, eta esaten du Españan telebisioa egon beharko lirateke gaztelaniaz katean bakarrik. Egia da haurrak euskaraz ez jakiten dutela ez du ulertzeko, baina cambiatu katean eta ikusten dute beste programa. Zergatik beste lekuak bai eta Navarra ez? preguntatuko naiz. Madridkoa presidentearen ez gustatzen zaio. Lehen ez dut jakin zertarako baina orain ni jakitzen zertarako. Neska hau esan zenuen euskaraz imposatzea umetan izan zen. Nik uste dut neska hau ez izan arrazoia dudala. Nik uste dut ipiñi ETB hiru Nafarroaren telebistan oso ona ideia dela umek txikiak euskaraz ikastelako. Nafarroan euskaraz oso importantea da. Euskaraz entzun baduzu, euskaraz ikasiko duzu. Ez nahi ikusi ETB hiru baduzu, ez ikusi ETB hiru. Pentsatzen dut euskera marrazki bizidunak ongi izaten ahal diren euskera ikasteko. Beste lekuak euskera ez ama hizkuntza da eta horregatik hobe da Nafarroan marrazki bizidunak horiek egon daitezela. Ondorioz, pentsatzen dut ongi da. Kate bat gehiago”.
Onenak dira? Onenak dira, zalantzarik gabe. Ez dakit zuek, baina ni ez naiz gai haiek baino argiago esateko; eta esaldi bat lapurtuko diet, gainera, eta nire ahoan jarri: ez nahi baduzu ponitu, ez ponitu.