Edurne Elizondo

Bat egin dute «pilotaren alde»

Bat egin dute «pilotaren alde»

Ez dute aterik itxi nahi. Pilotaren esparruan urratsak egiten segitu nahi dute, eta kirol hori garatzen laguntzen. Helburu hori dutelako, hain justu, Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeko Udalean pilotaren inguruan berriki onartutako mozioek haserrea eta kezka piztu dizkiete herrialdeko pilota elkarte anitzi: hogei taldek bat egin dute, eta, ohar baten bidez, UPNko eta PSNko kideen jarrera...

«Orain biziki eskertzen diot amari amore ematen utzi ez izana»

«Orain biziki eskertzen diot amari amore ematen utzi ez izana»

Maialen Carvalho Nafarroan jaioa da (Iruñea, 2003), baina aita Portugalgoa du, eta herritartasun bikoitza dauka. 6 urterekin hasi zen taekwondo egiten, eta orain kirola Irakasletza ikasketekin uztartzen du. Portugalgo txapela jantzi zuen urtarrilean, 67 kilo baino gutxiagoko borrokalarien mailan. Urrian, Txinan eginen dute munduko txapelketa, eta Carvalhok han egon nahi du Portugalgo selekzioarekin. Nafar bat...

Oronozko lanbide heziketako ikastetxearen alde egin dute eskualdeko enpresek

Oronozko lanbide heziketako ikastetxearen alde egin dute eskualdeko enpresek

«Adi segitzen dugu». Horixe erran du Elizondoko Lanbide Heziketako eskolako zuzendari Iñigo Gorrotxategik, Oronozko eskola egiteko proiektuari buruz. Ikastetxe horretako kideek eta Baztan-Bidasoko bertze hainbat eragilek Oronozko Lanbide Eskola Orain plataforma sortu dute; agerraldia egin zuten joan den astean, eta iragarri eskualdeko 36 enpresak eta 24 ikastetxek atxikimendua agertu dietela eta berretsi dutela Oronozko lanbide...

Huts egitea

Huts egitea

Zortzi urte nituela hasi nintzen pianoa jotzen. Astero entseatzen nuen eta ilusio handia jartzen nion, emanaldi irekiak heltzen ziren arte. Orduan dena okertzen zen, publiko aurrean jesarri eta partitura osoa jotzea sekulako esfortzua zen niretzat, eta barne urduritasunak nire gaitasuna erakustea baldintzatzen zuen. Izan liteke uste bezain gaizki ez egitea, baina amaitzerakoan porrot sentsazioa besterik ez...

Beren jatorria ezagutzeko asmoz

Beren jatorria ezagutzeko asmoz

Beren jatorria ezagutzeko asmoz: helburu horrekin hasi ziren lanean Iruñeko La Unica peñako kideak, duela hamabi urte. Beti erran izan da La Unica dela Iruñeko peñen artean zaharrena, baina sorreraren data zehatzik aipatu gabe: 1902 inguruan izan zela, 1907an sortu zela, 1920an… «Zaharrenak gara, baina ez guk uste bezain zaharrak: 1930-1933 inguruan jaio ginen», erran...

Txibitek eta Geoalcalik Muga proiektua bultzatu nahi dute, baina epaileen esku da

Txibitek eta Geoalcalik Muga proiektua bultzatu nahi dute, baina epaileen esku da

Geoalcali enpresako arduradunek Nafarroako Gobernuko agintariengana jo dute laguntza bila, Zangoza inguruko Muga meategiko proiektua martxan jarri ahal izateko. Enpresak lortu zituen meatokia ustiatzeko behar zituen baimenak, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du haietako bat, eta, ondorioz, proiektua geldirik da behin-behinean. Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek Nafarroako Jauregiko bere bulegoan hartu zuen Geoalcaliko...

Lehen olio tantak dastatzeko

Lehen olio tantak dastatzeko

Ogi txigortua eta Nafarroako olioa. Arroitzen ez dute gehiago behar lagunez eta familiaz inguraturik eguna pasatzeko. Urtero bezala, bihar, otsaileko azken igandean, Ogi Txigortuaren Eguna eta Nafarroako Olioaren Festa ospatuko dituzte. Bestaren helburua da herriko olioaren balioa aintzat hartzea, eta etxeetan zeuden errotetan olioa nola egiten zen gogoratzea. «Familia guztiek olibak bildu, zanpatu, olioa atera...

«Eskultura batek azalpen gehiegi behar badu balioa eman ahal izateko, gaizki!»

«Eskultura batek azalpen gehiegi behar badu balioa eman ahal izateko, gaizki!»

Iruñeko Alde Zaharreko Kondestablearen jauregiko beheko solairuan dago Mikel Okiñena eskultore nafarraren (Etxaleku, 1973) XX izenburuko erakusketa, eraikinean sartu eta eskuinera. Artistak azken hogei urteotako lanak bildu ditu han, igandera bitarte, eta han hartu du Nafarroako Hitza, galderei erantzun ahal izateko bere eskulturei so.  XX izena du erakusketak. Azken hogei urteotako lanak bildu dituzu? Bai, gutxi...

Gure Aspasia Miletokoak

Gure Aspasia Miletokoak

Aurreko asteko astelehen edo asteartean, afalostean, burua arintzeko sakelakoan hala moduzko bideoak ikusten ari nintzela, antzinako mitologia grekoari eta kultur grekoari buruzko azalpen bideoak egiten dituen historialari baten bideoa ikusi nuen. Bideo hartan, Sokrates hizpide harturik, Aspasia Miletokoari buruz hitz egin zuen, eta azalpenean Aspasia Miletokoak bai Sokratesentzat, bai Altzibiadesentzat, baita Fidiasentzat ere izan zuen...

Lehertzear dago Laba elkartearen garai berria

Lehertzear dago Laba elkartearen garai berria

Iruñeko bihotzean dago Gazteluko plaza. Lehen zuhaitzez josita zegoen eremuan ostatuen terrazak eta hotel baten sarrera daude orain, gaztelaniaz idatzitako menuekin eta kartelekin. Hala ere, hiriko barrunbean zegoen euskal sumendiak eztanda egin zuen 2022an, Laba elkartea ireki zutenean. Duela gutxira arte arkupean zegoen elkartea, ia ezkutuan, ikusezin; baina terraza eskuratu zuenetik, hirian bere tokia indartzea...