Iaz, lehenengo aldiz, aldaketa klimatikoa zela eta, larrialdi klimatikoaren afera plazaratzearen aldeko aktibistek hainbat margolani eraso egin zieten. Horren harira, eta margolan horien ongizatea lortzearren, larrialdi klimatikoaren garrantzia aitortu eta margolanak defendatzen dituzten hainbat erakunde sortu ziren: The Art Defenders, kasurako. Klimari lotutako aldarrikapen horiek mundu mailan oso kritikatuak izan ziren; izan ere, askok aldaketa...
Edurne Elizondo
Herrialdeko sagarrak balioesteko
Nafarroa ere bada sagar eta sagardo herrialde bat. Horixe nabarmendu nahi izan dute Sagarrica elkartea sortu berri dutenek: herrialdeko sagardo sagarren ekoizleek egin dute bat elkartean, elkar ezagutzeko, elkarri laguntzeko, elkar informatzeko eta indarrak batzeko. Elkartea han eta hemen aurkezten eman dituzte azken hilabeteak Sagarrica sustatu duten nekazariek; lauk egin zuten bat hasieran, eta jada...
Kobrearen labirintoa aztertzen
Elkarren artean labirinto baten antzera konektaturik dauden kobazuloz, meazuloz, putzu naturalez eta artifizialez josita dago Lantz. Brontze Aroko meatzaritza arkeologia gune bat da, eta, 1970eko hamarkadatik arkeologo askorentzat ikasteko leku bat izan den arren, duela bi urtera arte ez da sakon aztertu. Lantzeko Udalak kobazuloen ondarea balioesteko eta sailkatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. «Orain, badakigu...
«Amama: sari hau zuretzat da»
Lasai eta irribarretsu agertu da saioak iraun bitartean; saria eskuetan hartu bezain laster, baina, hunkituta dagoela sumatzen zaio aurpegian, eta egin dioten aitortza eskertzeko hitza hartu duenean, ahotsaren bidez egin dio ihes barruko emozioak: «Amamak 100 urte egin ditu, baina gaixo dugu. Hari bidali nahi diot besarkada handi bat; amamaren magalean jaio ginen, baserrian, su...
Indarkeria
Ez da sekretu bat inorentzat: indarkeria, gudak, gatazka belikoak… negozioa dira, eta gainera monopolizatuta daude. Izan ere, tamalez, hildakoak errentagarriak dira. Gatazka batek biktimak uzten ditu, eta horrek komunikabideetako eta sare sozialetako ikustaldi kopurua igo egiten du. Eta besaulkian, etxeko egongelako epelean, informazio hori jasotzen duten askoren ezinegona ere sortzen du, sua zenbaitetan, sare sozialetan...
Hauteskundeak eginen dituzte igandean hainbat herritan eta kontzejutan
Hauteskunde eguna izanen da igandea Nafarroako hainbat herritan: Nafarroako Gobernuak herrialdeko 77 kontzejutako herritarrak deitu ditu botoa ematera, eta Espainiako Gobernuak, berriz, Nafarroako 38 udalerritan antolatu ditu hauteskundeak. Maiatzean hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan eta udaletan eginen dituzte bozak, zehazki. Igandean udal hauteskundeak izanen dituzten herrialdeko udalerrietan azaroaren 10ean hasi zen hauteskunde kanpaina, eta gaur...
“Batez bestekoa baino handiagoa da Esa apurtzeko arriskua”
Ikastaro bat egin berri dute Huescan (Aragoi, Espainia), balizko arriskuaren araberako urtegien sailkatzeari buruz. Cesar Gonzalez Cebollada izan da arduradunetako bat (Zaragoza, Espainia, 1973). Esako urtegiari buruz mintzatu da, eta argi erran du handitzeko obrak gelditu beharko lituzketela, segurtasunari buruzko zalantzak argitu bitartean. Esako urtegiari buruz mintzatu zara, ikastaroaren harira. Zer iritzi duzu segurtasunari buruz?...




