Mende pasa jota doinu artean

Mende pasa jota doinu artean »

Vicenta Iruritak bota du aurten Iruñeko Txantreako festetako txupinazoa. 106 urte bete berri ditu, eta omenaldi bat egin diote auzokoek. Berezkoak ditu energia eta umorea. - Jarraitu irakurtzen...

Artzibarko loreen memoria gordetzeko

Artzibarko loreen memoria gordetzeko »

Kattalin Barber Lakabekoa da, eta ibarreko ondarea biltzeko proiektu bat jarri du abian: Artzibarko herbarioa osatzen ari da. Loreak artelan bilakatu ditu, gainera; Artiumen erakutsi ditu, Maddi Barber eta Marina Lameiroren ‘Paraiso’ lanaren osagarri. - Jarraitu irakurtzen...

Adinaren ajeak

Adinaren ajeak »

Agerikoa da iruindarrek hiriko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsari dioten maitasuna. XIX. mendekoak dira panpinak; zutik dira geroztik, eta, tente jarrai dezaten, azterketa sakona egin die udalak. - Jarraitu irakurtzen...

Batzar Nagusiaren oniritzia falta du Bardeako turismo plan berriak

Batzar Nagusiaren oniritzia falta du Bardeako turismo plan berriak »

Abenduan argitaratu zuten Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Turistek ordaintzeko aukera jaso dute planean. Ekologistek alegazioak aurkeztu dituzte, eta kontserbaziorako neurriak eskatu. - Jarraitu irakurtzen...

Toki bat nahi dute

Toki bat nahi dute »

Tximeleta Nafarroako autokarabana erabiltzaileen elkarteko kideek turismo mota horren aldeko neurriak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan. 2011n sortu zuten taldea; 130 bazkide ditu jada. - Jarraitu irakurtzen...

Mendiak gordetako ondarea ezagutzeko

Mendiak gordetako ondarea ezagutzeko »

Gorostik aplikazio batean jaso ditu Miguel Ezkurdiak herrialdeko megalitoen inguruan zenbait urtez bildutako datuak. Natur zientzia elkarteko kideek helburu dute informazioa herritarren esku jartzea, erraz balia dezaten. - Jarraitu irakurtzen...

Neguak badu bere jaialdia

Neguak badu bere jaialdia »

Santas Pascuas elkarteak bosgarrenez antolatu du Eguberrietako musika ziklo zabala, ‘Santas Pascuas’ deitua: abenduaren 25etik urtarrilaren 9ra izanen da; Iruñean eta Tuteran eginen dituzte kontzertuak. - Jarraitu irakurtzen...

Istripu batean zer egin ikasteko aholkuak

Istripu batean zer egin ikasteko aholkuak »

Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeak triptiko bat prestatu eta banatu du, ezbehar bat duten mendizaleei oinarrizko jarraibideak azaltzeko. Nabarmendu dute arriskuak gora egin duela, gero eta jende gehiago dabilelako mendian. - Jarraitu irakurtzen...

Zabaldu dute Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea

Zabaldu dute Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea »

Parte hartzaileek bi eredu izanen dituzte aukeran: aurrez aurrekoa eta online bidezkoa bGazteen parte hartzea sustatu nahi dute antolatzaileek aurtengo edizioan - Jarraitu irakurtzen...

Ezin utzi bertsoa bukatu gabe

Ezin utzi bertsoa bukatu gabe »

Uxue Rey Gorraiz

Bertsoaren azkeneko puntuak oraindik ere kantatu gabe zirela gelditu ziren hutsik agertokiak joan den martxoan. Hain zuzen. urtarrilaren 31n hasi zen Bardoak Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa. 96 bertsolari aritu ziren bertsotan, eta martxoaren 28an zen egitekoa txapelketaren final handia, Lizarran. Hori zuten asmoa, baina ez zen izan hura erdiesterik.

Hasi bai, baina bukatu ezinik gelditu zen Nafarroako Txapelketa, hura ere koronabirusaren pandemiaren eraginez. Ia zazpi hilabeteren ondoren, gaur emanen diote segida orduan erdizka gelditutako proiektuari. Batetik, Goizuetako finalaurrekoan lehiatuko dira Lesakako Arranopola eta Malerreka-Baztango Bertsonautak taldeak. Bestetik, Jauntsaratsen izanen da Berako Lamixene eta Barañaingo Hego Haizea taldeen arteko norgehiagoka. Bi saio horietan erabakiko da Lizarrako finalera nor iritsiko den, urriaren 17an. Hain zuzen ere, dagoeneko sailkatua den Leitzako Atekaberts Komeni taldearen aurka ariko dira gaurko saioetako irabazleak.

Pandemiak bete-betean harrapatu zituen Bardoak, martxoan. Hain justu, Goizuetako eta Jauntsarasko finalaurrekoak egitekoak ziren egun berean ezarri zuen Madrilek alarma egoera, eta, beraz, saioak atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Baita finala ere, ezinbestean. Hala eta guztiz ere, Ander Perez Nafarroako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak azaldu duenez, antolatzaileek hasieratik izan zuten argi bertan behera utzi ez, atzeratu eginen zutela txapelketa. “Ez genekien noiz arteko etena izanen zen, baina beti egon gara hasia genuen proiektuari amaiera emateko borondatean”. Ekainean egin zitekeela pentsatu zuten lehenbizi. Gerora, ordea, ohartu ziren orduan ere ez zela posible izanen, eta orain, udazkenarekin, bertsoei berriz heltzeko aukera ikusi dute. Txapelketa erdibidean uztea “ez litzateke sobera duina”, Perezen esanetan.

Segurtasuna etengabe bermatua egon dadin, neurri bereziak hartuko dituzte txapelketako arduradunek datozen saioetan. “Ez dago ukatzerik pandemia batean gaudela, eta, beraz, neurriak hartu behar ditugula” azaldu du Perezek. Hiru saioetan, gaurko bietan eta Lizarrakoan, mugatu eginen dituzte edukierak. Finalean, esaterako, 180 lagun inguru bildu ahalko dira aretoan. Halaber, hiru saioetan derrigorrezkoa izanen da pertsonen arteko distantzia fisikoa mantentzea, eta ezinbestekoa izanen da maskara jantzita edukitzea. Gainera, ez da otordurik izanen bertso saioen ondotik.

Egoerak hala eskatuta, itxura desberdina hartuko du txapelketaren azken txanpak, baina, edonola ere, itzulerarako aukera izanen dira saiook askorentzat. Baldintza berrietara moldatzen jakitea da egin beharreko lehen urratsa, antolatzaileen esanetan.

Bertso gosea asetzeko

Pandemiaren eraginez, bertsolari asko luze izan dira plazara igo gabe, eta, Perezen ustez, horrek “ziurgabetasuna” dakar, nolabait. “Ez dakigu bertsolariak nola iritsiko diren, eta, are gehiago, ez dakigu nola erantzungo duen publikoak”. Hala ere, uste du jendea “eroso” izanen dela saioetan, eta erdietsiko dutela Bardoek berezko ezaugarritzat duten “giro beroa” piztea. “Jendea gogotsu dago, eta guk ahal den guztia egingo dugu txapelketari bukaera duina emateko. Badakigu bertsolariek ere beren onena emango dutela, saioak ahalik eta gozagarrienak izan daitezen denontzat”, adierazi du.

Koronabirusak gizartea astindu aurretik, bertsolaritza “sasoi onean” zegoen Nafarroan. Hala uste du Perezek. Badaki gaur egungo egoera bestelakoa dela, baina, aldi berean, itxaropentsu dago aurrerantzean gertatu daitekeenarekin, zailtasunak zailtasun. “Hau heldu aurretik sektorea osasuntsu bazegoen, esan daiteke orain zauritua dagoela bertsolaritza. Dena dela, sinetsia nago baduela nahikoa indar sendatu eta aurrera egiteko”. Hala eta guztiz ere, elkarteko kideak gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela konfiantza ematea, hau da, oztopoak jarri beharrean erraztasunak ematea emanaldiak antolatu ahal izateko.

“Bestelako jarduera asko baimentzen direla ikusita, ulertezina da kulturaren inguruan sortu den mantra”. Perezen ustez, bertso saioek zer ezaugarri dituzten kontuan izanik, “aise” bete daitezke neurriak, eta horixe bera erakusteko ere balioko dute saiook: agerian uzteko kultura segurua dela, eta, era berean, erakusteko bertsolaritzak baduela gaitasuna areto, plaza eta txokoak kantuz girotzeko eta alaitzeko, birus batek egunerokoa kutsatua duen honetan ere.