Nafarroako Gobernuak Los Arcosko zirkuitua saldu nahi du. Enpresa pribatu batek bultzatu zuen, 2006an, baina orduko lehendakari Miguel Sanzek parte hartzea erabaki zuen. 70 milioi euro publiko gastatu dituzte. - Jarraitu irakurtzen...
Sindikatu nagusiak karrikara aterako dira Maiatzaren Lehenean; Iruñean eginen dituzte protesta nagusiak, prekaritatea salatzeko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken hilabeteotan, hain zuzen, hainbat gatazka izan dira, eta langileen protestak, lanuzteak eta grebak eragin dituzte herrialde osoan.
- Jarraitu irakurtzen...
Prezioek gora egin dute azken hilabeteotan. Kontsumitzaileek gasolinaren eta argindarraren garestitzeari aurre egin behar izan diote, bai eta oinarrizko elikagaienari ere. Kontsumo prezioen indizea %9,4koa izan zen martxoan. - Jarraitu irakurtzen...
Zahar etxeetako langileek bosgarren greba eguna egin dute, lan hitzarmen duin bat
eskatzeko. Mezu garbia zabaldu dute: «Zaintza oinarrizkoa bada, erakuts dezatela». - Jarraitu irakurtzen...
[URTEKARIA, 2021] Bete-betean eragin dio, urtea hasi zenetik. Enpresak uste du 2022. urtearen hasiera «gogorra» izanen dela. Iruñeko lantegia Polo berria ekoizten hasi zen ekainean. - Jarraitu irakurtzen...
30 langile daude lantaldean. Greba hasi zuten azaroaren 4an, baina enpresak ixtea erabaki zuen berehala. Cirmautoko agintariek prozesuan izandako jarrera salatu du ELAk. - Jarraitu irakurtzen...
Hobetzeko anitz bada Nafarroan lan osasunaren esparruan, administrazioak eta sindikatuek nabarmendu dutenez. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuak onartu du «aldaketa sakona» behar dela lan arriskuen prebentzioan. Istripuak %30 gehitu dira, 2012tik. - Jarraitu irakurtzen...
Nafarroako Berdintasun Institutuaren ikerketa batek erakutsi du etxeko langileen sektorea irregularra dela oraindik: 9.000 langileetatik 6.800 inguru daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Lan eskubideak ez dituzte bermatuak, eta haiengan batzen dira sexuagatiko, jatorriagatiko eta klaseagatiko zapalkuntzak. Langile ororen eskubideak eskatzen dituzte, haiek ere langileak baitira. - Jarraitu irakurtzen...
Abian da Lodosako pikillo piperra biltzeko kanpaina; iaz baino lursail gehiago landatu dituzte aurten, eta nekazariek garbi dute uzta «hagitz ona» izanen dela: uste dute milioi bat eta erdi kilo prestatuko dituztela. - Jarraitu irakurtzen...
Zenbait elkarte ekologistak txosten bat zabaldu dute, Caparrosoko makroetxaldea ingurumenean «kalte larria» eragiten ari dela salatzeko. Behien egoerari ez dio aipamenik egin; Nor talde antiespezistak, hain zuzen, gogoeta egiteko eskatu du gizakien eta gizakiz bertzeko animalien arteko harremanari buruz. - Jarraitu irakurtzen...