Guztiz ezohiko egoera bati egin behar izan dio aurre Nafarroako Gobernuak 2020an: otsailean lehertu zen koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu du haren jarduera. Urtea amaitzeko «gogoa» duela aitortu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordeak. - Jarraitu irakurtzen...
Koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu ditu 2020koak: osasun krisiak otsailaren bukaeran egin zuen eztanda; martxoan konfinamendua ezarri zuten, eta uztailean hasitako bigarren olatuak gaitzaren ondorioak utzi ditu agerian, bere gordinean. Aste hasieran 145 pertsona ziren ospitalean; haietako 22, ZIUan. - Jarraitu irakurtzen...
Atzotik, tabernek barruan ere har ditzakete bezeroak, baina %30 baino ezin daitezke bete b Ostalariek manifestazioa egin zuten asteburuan, Iruñean; Nafarroako Gobernuak laguntza bereziak onartu ditu. - Jarraitu irakurtzen...
Amaitzear den urtea zorigaiztokoa izan da Pirinioetako hartz arreentzat: hiru hil dituzte apiriletik azarora bitarte. Esloveniatik ekarritako Sarousse emea izan da akabatu duten azkena; Aragoiko (Espainia) ehiztari batek tiroz jo du, uxaldi batean. «Ikerketa zorrotza» eskatu dute Pirinioz bi aldeetako ekologistek. - Jarraitu irakurtzen...
Nafarroako Gobernuak 1996an onartu zuen Hartz Arrea Berreskuratzeko Plana, baina berehala utzi zuen bazterrean. Claverina eta Sorita askatu zituztenetik, Ingurumen Departamentuak prest ditu neurri batzuk. - Jarraitu irakurtzen...
Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeak triptiko bat prestatu eta banatu du, ezbehar bat duten mendizaleei oinarrizko jarraibideak azaltzeko. Nabarmendu dute arriskuak gora egin duela, gero eta jende gehiago dabilelako mendian. - Jarraitu irakurtzen...
Gizakia Helburu fundazioko Suspertu programak martxan jarraitu du, osasun krisiak eragindako baldintzetara egokituta. Ikastetxe eta institutuetako tailerrak bertan behera utzi behar izan dituzte, baina ‘online’ artatu dituzte droga kontsumoarekin arazoak dituzten gazteak eta haien familiak. - Jarraitu irakurtzen...
Estudes inkestaren azken emaitzek diote hamar gaztetik zazpik edan ohi dutela alkohola. Gizarteak nerabeon kontsumoa «normalizatu» du - Jarraitu irakurtzen...
Altafayllak ‘Historia de la pelota vasca en Tafalla’ liburua argitaratu berri du; Miguel Zubirik idatzi du, kirol hori aldarrikatu eta harrobia indartzeko bideak eskatzeko. - Jarraitu irakurtzen...
Hondakinen kudeaketan urratsak egin dituzte: urtean 1.650 kilo zabor organiko bilakatzen dute konpost; DBHko bigarren mailako ikasleak inplikatu dira proiektuan. - Jarraitu irakurtzen...