[URTEKARIA, 2022] Taldeko kiroletan Atarrabiako Beti Onak nabarmendu da: Ohorezko Mailan da, maiatzean igotzeko fasea irabazi eta gero. Pilotan, Unai Lasok jantzi du eskuz banakako txapela. - Jarraitu irakurtzen...
Osasuna Memoria taldeak Iruñeko Club Natacion kirol elkarteko zenbait kidek 1936ko kolpe militarraren ondorioz sufritu zuten errepresioa jorratu du. Errepublikazaleak ziren, eta gizartea eraldatzen saiatu ziren, kirolaren bidez. Haietako bat zen Isidro Sarasate; tximinia batean ezkutatu zen. - Jarraitu irakurtzen...
Iruñeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean. - Jarraitu irakurtzen...
Donato Larretxea aizkolariari omenaldia eginen diote bihar Arantzan, haren sorterrian. 12:00etan herri kirol saio bat eginen dute, eta, gero, herri bazkaria izanen dute frontoian. - Jarraitu irakurtzen...
Zenbait erakundek eta norbanakok Iruñerriko Mundialito Antirrazista antolatu dute; urriaren 1ean eginen dute, Iruñeko Biurdana institutuko pistetan. Saretzea da asmoa. - Jarraitu irakurtzen...
Igandean abiatu zen txapelketa; hamasei pilotari ariko dira, bi multzotan banatuta. Hemeretzi herritan jokatuko dute, eta Etxauriko frontoian eginen dute finala, datorren irailaren 24an. - Jarraitu irakurtzen...
Xabier Zubieta, Xabier Saralegi eta Luis Mari Pikabea mendizaleak omenduko dituzte bihar, Frantziako Pirinioetan. Mendi horretan zendu ziren hirurak, 2007ko urtarrilean. - Jarraitu irakurtzen...
Nafarrioja roller-derby taldea ARDE ligako finalaurrerako sailkatu da b Valentzian jokatuko dute. - Jarraitu irakurtzen...
Beti Onak Ohorezko Mailan ariko da. Duela bederatzi urte Itxako desagertu zenetik, ez da izan herrialdeko ordezkaririk eskubaloiaren maila nagusian. Beti Onak-eko kapitain Olaia Luzuriaga eta Itxakoko kapitain ohi Andrea Barno lortutakoaz aritu dira. - Jarraitu irakurtzen...
Emakume txirrindularien egoerari buruzko mahai inguru bat egin dute, Irurtzunen. Erkuden Almagro eta Ainhoa Lekunberri txirrindulari ohiak, Hector Roldan zuzendaria, eta Maribel Aguirre eta Sheila Gutierrez txirrindulariak aritu dira. Aitzindarien lanak erraztu du egungo kirolarien bidea. - Jarraitu irakurtzen...