ANAS Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak Aljeriako kanpalekuak bisitatu ditu abenduan eta apirilean, pandemiagatik bi urtez bidaiak bertan behera gelditu eta gero. Egoerak okerrera egin du nabarmen iheslari sahararrentzat. ANAS lanean ari da udan 55 haur ekartzeko. - Jarraitu irakurtzen...
Fronte Polisarioko Espainiako Estatuaren ordezkaria Nafarroan izan da asteon, lehen aldiz b Bilerak egin ditu herrialdeko zenbait elkarterekin. - Jarraitu irakurtzen...
Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Sarek dio emakumezko 27 euskal preso daudela; hiru dira nafarrak. Euskal Herrian 11 daude. - Jarraitu irakurtzen...
[URTEKARIA, 2021] Ekainean, Espainiako eta Nafarroako gobernuek akordio bat erdietsi zuten Iruñeko espetxeko presoen osasun arreta Osasunbidearen esku uzteko. Hala ere, bizitzeko gutxieneko diru sarreraren gestioari eta trafiko eskumenari buruzko itunak oraindik ez dituzte izenpetu, eta ekarpenari buruzkoa atzeratzen ari da. - Jarraitu irakurtzen...
Udalak 2019ko ekainaren 15ean osatu ziren; legegintzaldiaren erdia joan da. Krisiak baldintzatu du azken urtea, baina, birusak ezarritako mugen gainetik, alkateek aurrera egin dute. Kargu horretan estreinakoz ari dira Faltzes, Zangoza eta Tafallakoak; bigarren aldia du Zizur Nagusikoak. - Jarraitu irakurtzen...
Guardia Zibilak Manuel Andueza Elizalde gazte beratarra hil zuen duela 51 urte, Donostian. Nafarroako Gobernuak polizia abusuen biktimatzat du. Sorterrian plaka bat jarri dute haren alde, ez ahazteko. - Jarraitu irakurtzen...
NUPeko historialari Imanol Satrustegik 1970eko hamarkadako Nafarroako ezker «iraultzailea» aztertu du, hilaren 29an aurkeztuko duen tesian. «Iraultza xede hartzeak mobilizatzeko balio izan zuen». - Jarraitu irakurtzen...
Guztiz ezohiko egoera bati egin behar izan dio aurre Nafarroako Gobernuak 2020an: otsailean lehertu zen koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu du haren jarduera. Urtea amaitzeko «gogoa» duela aitortu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordeak. - Jarraitu irakurtzen...
Pandemiak politikan eragin du, baina ez du politika baldintzatu. Txibiteren inbestidura ahalbidetu zuen indar korrelazioa ez da aldatu, eta EH Bildu giltzarri izan da aurten onartu diren bi aurrekontuei bide emateko. Halaber, Navarra Suma betoak ezartzen ahalegindu da berriro ere , baina saioa ez zaio ondo atera. - Jarraitu irakurtzen...
Mikel Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desagertutzat» jo zuten biharamunean. Handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Zabalzak Donostian lan egiteko utzi zuen herria, baina Orbaizetan bizirik da gaztearen memoria. - Jarraitu irakurtzen...