Berantetsia sentitzeko adina denbora ez da pasatu elkarrizketarako zehaztutako ordutik, baina, irribarre zabal bat ahoan, nahi baino beranduago zergatik ailegatu den esplikatzeko gogoari ezin izan dio eutsi Burutik musika taldeko baxu jotzaile eta abeslari Jokin Barriolak (Iruñea, 2002): «Ez didazu sinetsiko: etxetik ateratzen ari nintzela, abesti baterako errepika bat bururatu zait, melodia eta mezua, eta...
