Patinak janztearekin batera, kirola beste era batera bizitzeko esparru bat sortu zuten Iruñean Nafarriors roller derby taldeko kideek. Euskal Herrian geroz eta ezagunagoa den arren, kirol gutxitu bat eta ertzetako errealitateentzako leku bat da roller derbya. Azaroaren 29an, hamargarren urteurrena ospatu dute Nafarriors taldekoek. «Roller derbya gorabehera handiko kirol bat da. Beraz, hamar urtez martxan egotea oso...
Albisteak
2025-12-132025-12-13Nafarroa
Ekologistak Martxan-ek adierazi du «habitat osoa kolapsatzeko arriskuan» dagoela Alhama ibaian
Ebro ibaiaren eskuinaldean dagoen ibaiadarretako bat da Alhama. Izena arabieratik dator, al-hamma hitzetik. Horrek ur termalei edo horiek dituzten tokiei egiten die erreferentzia. Nafarroan, hain zuzen ere, Fiteroko bainuetxearen ingurutik igaro da ibaia. Herri horrez gain, Cintruenigo eta Corella ere zeharkatzen ditu Nafarroan. Dena den, gaur egun egoera ekologiko «penagarria» du erdiko eta beheko ibilguetan. Hala...

