«Gogorra da, hiru hilabete denbora luzea baita». Horixe nabarmendu du Baztango Lozy’s Pharmaceuticals enpresako langile batzordeko kide Oihane Etxartek, Iruñeko Udaletxe plazan maiatzaren 21ean egindako elkarretaratzean. Lozy’s etxeak Lekarozen du egoitza; 79 langile finko ditu, eta ia ehuneko lantaldea, behin-behinean aritzen direnak kontuan hartuta. Otsailaren 20an, grebara deitzea erabaki zuten, lan hitzarmen propio baten alde. Hiru...
Albisteak
Nafarroako, Lapurdiko eta Gipuzkoako haurrak saretzeko udalekua eginen dute
Euskara izanen du ardatz nagusi Mugalde udalekuak, eta datorren uztailean eginen dute lehendabiziko aldiz. Bortzirietako, Oiartzungo (Gipuzkoa), Sarako eta Urruñako (Lapurdi) gazteen arteko topaketa izanen da, eta xedea da elkarren arteko harremanak ehundu ditzaten. Uztailaren 15etik 20ra eginen dute egonaldia, Oiartzundik Urruñara, eta 2009an eta 2010ean sortutako gaztetxoentzat izanen da. Martxo bukaeran amaitu zen izena...
Jaki Toki: jakiz jaki, auzo bat eraikitzen
«Auzo langilea, borrokalaria eta solidarioa». Horrela deskribatzen dute Dennis Causilek eta Felipe Castellek Iruñeko Txantrea auzoa. Jaki Toki despentsa solidarioko kideak dira biak. Duela hiru urte sortutako proiektu bat da, pandemiak eragindako beharren ondorioz sortua. «Jaki toki komunitario bat da, eta helburua da Txantreako bizilagunak laguntzea, auzotarren oinarrizko beharrak asetzea eta familia bat izatea», azaldu...
Erdialdeko Euskal Jaia ospatuko dute bihar Tafallako karriketan
Erraldoiak, txistulariak, txalapartariak, zaharrak eta gazteak. Erdialdeko euskaldunak prest dira kalea hartu eta jai giroan eta harrotasunez euskara zabaltzeko. Agerraldiak eta Altaffaylla kultur elkarteak antolatuta, egun osoko egitaraua osatu dute biharko, Tafallan Erdialdeko Euskal Jaia ospatzeko. «Garen horretaz harrotzeko espazio bat izanen da. Ematen du nafar batzuk ezkutuan egon garela, esan gabe zer garen edo zer izan...