Kamerak eta mariatxiak. Alfonbra gorriko estreinaldia izan zuen Iruñeko Laba sarearen egoitza berrituak, astelehen arratsaldean: Luca Medici zuzendari italiarra Buon camino izenburuko laneko hainbat eszena filmatzen aritu zen Gazteluko plazan
Albisteak
2025-07-272025-07-27Nafarroa
Naturaren eta artearen muina
Arteak bainoago, adiskidetasunak lotu ditu Variopintas kolektiboko kideak. «Lagunak gara», erran du Rebecca Gil kideak. Laguntasun horretatik abiatuta piztu zaie beren lan artistikoak partekatzeko eta obren inguruko gogoeta elkarrekin egiteko
2025-07-262025-07-26Nafarroa
Urbasa-Andia Bizirik plataformak salatu du parke eoliko bat eraiki nahi dutela
Ez da lehenengo aldia. Badira urte batzuk hainbat enpresak parke eoliko bat eraikitzeko asmoa dutela Goñerrin eta inguruetan; 2020tik, zehazki. Urbasa-Andia Bizirik plataforma urte horretan sortu zen, eta hartako kideek ondo ezagutzen dute auzia; izan ere, ordudanik askotan elkartu behar izan dute egoera salatzeko. Ekainaren 26an bildu ziren azken aldiz, proiektuaren berri emateko eta atsekabea erakusteko....


