Joseba Asiron Iruñeko alkateak (Iruñea, 1962) herriko etxeko bere bulegoan hartu du Nafarroako Hitza. EH Bilduko kidea «harro» mintzatu da azken urteko aldaketez eta PSNrekin lortutako akordioez; onartu ditu, halere, udal gobernuak dituen mugak. [articles:2136728] Sasoiko al dago Iruñeko udal gobernua? Bai, oso sendo daude udala eta gobernu taldea. Oso harro, egoera egonkorra baita Iruñeko Udalean....
Albisteak
Mendia hartzeko bidean
Gaur egun geroz eta emakume gehiagok mendian korrika egiten duten arren, oraindik «gutxi» direla nabarmendu du Uxue Zabaleta Telleriak, Leitzako Irristariak taldeko kideak. Hura aspaldi hasi zen korrika egiten, bere ahizpa Itxarorekin. «Gure asmoa da emakumeak bultzatzea mendian ibiltzera. Lasaitasun handia ematen duen jarduera bat da, deskonektatzeko aukera ematen baitizu. Gainera, emakumeak mendiko lasterketetan parte...
Suaren hautsak hartu du izarren tokia
Iruñeko Planetarioan piztutako suaren keak hartu zuen hiribiruko zerua hilaren 14an. Sutea 07:00ak aldera hasi zen; herritar batek eman zuen abisua, kupulatik kea ateratzen zela ikusi zuenean. Planetarioan zazpi pertsona aritzen dira lanean, baina ordu hartan eraikina hutsik zen, eta, ondorioz, inor ez zen zauritu. Suak, baina, kalte material larriak eragin ditu planetarioan, erabat txikitu...
Bost proiektu, Iruñeko Pilotaren Interpretazio Zentroa egiteko
Iruñeko Udalak erakusketa bat osatu du hiriburuko Pilotaren Interpretazio Zentroa egiteko ideia lehiaketan hautatutako bost proposamenekin. Kondestablearen jauregian jarri dute, otsailaren 16ra bitarte. Erakusketa horren bidez, udalak prozesu parte hartzaile bat hasi du, aukeratutako proposamenak aztertzeko eta hobetzeko, eta, azkenean, haien artean bat aukeratzeko. Helburua da Pilotaren Interpretazio Zentroa egiteko obrak urte bukaeran edo 2026ko...



