«Bada garaia: arrazakeriari stop». Lantokian eraso arrazista bat sufritu duela salatu duen emakumearenak dira hitzak, eta Iruñean erran ditu, otsailaren 14an, Nafarroako Lan Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean. Nafarroako SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak elkarretaratze bat egin dute gune horren aurrean, salatzeko Nafarroako Lan Ikuskaritzako arduradunek auziari emandako erantzuna «lotsagarria» dela. Salaketa jarri duen emakumeak Iruñeko Erruki...
Albisteak
Tasio, Kerejeta eta bide bat zineman
Interes handia piztu du saioak. Tokiak laster bete dira, eta dozena bat pertsona baino gehiago gelditu dira atearen bertzaldean, ezin sartu. Iruñeko Civican aretoko liburutegiak antolatu du solasaldia, eta han egin dute —otsailaren 8an—: liburuez eta zinemaz galdetu dio liburutegiko arduradun Olga Balbonak Montxo Armendariz zinemagileari, eta Armendarizek, bere erantzunen bidez, Olletatik mundura eraman duen...
Bisitariak hartzeko prest dira Artzibarko termak, indusketak hasi eta hamar urtera
Burutu dute 2011. urtean hasitako lana: bisitariak hartzeko prest dira Artzibarko termak, joan den astetik. Aranzadi zientzia elkarteko adituak duela hamabi urte hasi ziren Pirinioaurreko eremu horretako arrastoak ikertzen. Erromatarren galtzada batek Pirinioak zeharkatzen ditu Ibañetako gainetik, eta bide horri lotutako azpiegitura bat dira Artzibarko termak. Aztarnak agerian uzteko eta gal ez daitezen lanean aritu...
Furfuriaren eta fantasiaren artea(n)
Xamurtasunarekin identifikatzen da gehiago lehena, eta furfuriarekin bigarrena, baina biek behar dituzte xamurtasuna eta furfuria. Hurrenez hurren, Elisa Coll (Madril, 1992) idazlea eta La Furia (Cascante, 1983) rap kantaria dira. Iruñeko Harrotu LGTBI udal zerbitzuak antolatuta, Fantasia, furfuria eta etorkizuna: queer sormen prozesuak eta euren botere eraldatzailea eta berrizendatzeko boterea izeneko solasaldian parte hartu dute Iruñeko...