Giroa berotzen hasi dira. Aurtengo Iruñerriko Mundialito Antirrazista egiteko ia hiru hilabete falta diren arren —irailaren 29an eginen dute, Iruñeko Biurdana institutuko pistetan—, antolatzaileek agerraldi bat egin dute Iruñeko Santa Ana plazako Piparrika herri baratzean, ekainaren 27an, herritarrak parte hartzera deitzeko. Hirugarren aldia izanen da datorren irailekoa, eta estreinakoz antolatu zuteneko helburuei eutsi diete sustatzaileek:...
Albisteak
Konponbide bat ondasun guztientzat
Herritar guztiek jakin dezatela Elizak milaka ondasun jarri dituela bere izenean azken hamarkadetan. Horixe da Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren helburua, egin duen azken urratsaren bidez: erakusketa bat eta antzezlan bat prestatu ditu, Elizak immatrikulatutako ondasunen berri zabaltzeko. Zehazki, Javier Etaio Tasio marrazkilaria arduratu da plataformaren ibilbidea laburtu duen erakusketa prestatzeaz; antzezlana, berriz, Iruñeko Amico konpainiak...
Herrialdeko zentinela farmazien sarea handituz doa: 45 botikak egin dute bat
Handituz doa Nafarroako Zentinela Farmazien Sarea: 45 botikak osatzen dute egun, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gobernuko Osasun Departamentuak eta Nafarroako Botikarien Elkargoak sortu zuten sarea, 2019. urtean, botikekin lotutako segurtasun arazoak atzemateko asmoz. Hasieran, 24 botika eta 36 botikari batu ziren sarera; 45 farmazia dira orain, eta 53 botikari. Osasun Departamentuko arduradunek nabarmendu dute sareko...
Baztango Lozy’s etxeko langileak «kontent» dira, enpresarekin akordioa lortu eta gero
Lekarozko Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek akordio bat lortu dute enpresarekin, 112 egunez greba egin eta gero. «Kontent gaude, borrokatzea merezi duela erakutsi baitugu», erran du Nerea Sainzek, Lozy’seko ELAko arduradunak. Zehazki, bi aldeek akordio bat sinatu dute, greba amaitzeko. Testuak enpresen eta langileen arteko hitzarmen baten bermeak jaso ditu, beharginek ziurtatu nahi izan baitute Lozy’s...



