Lizarrako herritar talde batek Katalina Eleizegi zena oroitzeko eta omentzeko ekinaldia jarri du abian. Donostian jaio zen Eleizegi, baina Lizarra izan zuen bizitoki 1936tik hil arte. Herri horretan argitaratu gabe dauden hiru antzezlan idatzi zituen.

“Ikastolen eta ofizialtasunaren festa izan dadin nahi dugu”
Nafarroa Oinez ospatuko dute etzi Etxarri Aranatzen, hango Andra Mari ikastolak antolatuta. Iñigo Orella zuzendariak esan du "zirikatzaileak" izan nahi dutela, euskara erabiltzea sustatzeko.

Iritzia: Errealitate zizelkatua
Olatz Azpirotz Larzabal
Irudiak sortu, landu eta ondu behar dira. Irudiak dira denboraren joanari iltzatuta mantentzeko, eta aldi berean, denboraren erritmotik kanpo egoteko ahalmena dutenak. Irudiak margoen eta koloreen pigmentaziotik kanpo ere badira...

Bertze aldekoak altxarazteko
Ultzamaldeko Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu. Ametza kultur elkarteak jarri zuen martxan hedabide hori, 1998an. Garazi Zabaleta eta Itziar Perez dira irratiko esatari eta arduradun, eta urteurrena baliatu nahi dute eskualdeko herritarrak irratira hurbiltzeko: "Entzun eta parte har dezatela".

“Gure nortasunak baldintzatzen du egiten dugun guztia”
Maider Lazkano eta Divina Comedia artistek elkarrekin ondutako 'Vomitorium' umorezko ikuskizuna estreinatuko dute ostegunean, 19:30ean, Atarrabiako Totem aretoan. Komediaz eta bertzez aritu dira.

Iritzia: Jabetza pribatua
Laura Penagos Rodriguez
Bertolt Brecht antzerki zuzendari, dramaturgo eta olerkari alemaniarraren esaldi ezagunenetakoa da: "Dena eramaten duen ibaia biolentoa dela esan ohi da, baina inork ez dio biolento deitzen estutzen duen ibilguari". Sistema bort...

Hizkuntza bat, komunitate bat
Iraileko azken igandea da, 1958tik, Gorren Nazioarteko Eguna. Nafarroan, Asorna elkartean egiten dute bat. Irailaren 30ean ospatuko dute euren eguna, Tafallan. Keinu hizkuntza erabiltzeko duten eskubidea aldarrikatu dute, eta baliabideak eskatu, eskubide hori bermatu ahal izateko.