Ignacio Aranguren antzerki zuzendariarentzat Vianako Printzea saria

Ignacio Aranguren antzerki zuzendariarentzat Vianako Printzea saria

Berria

Gaur goizean egin du bilera Kultura Kontseiluak eta hor erabaki du 2016ko Vianako Printzea saria Ignacio Aranguren (Iruñea, 1953) antzerki zuzendari eta irakasleari ematea.Beste zortzi hautagai zeuden saria jasotzeko: Alfredo Sanzol antzerkigilea, Helena Taberna zinemagilea, Isabel Villanueva biolinista, Maria Amor Begiristain arkeologo eta etnografoa, Jose Lainez eta Concha Martinezek osatutako koreografo bikotea, IPES elkartea, Miguel Etxauri margolaria eta Pello Salaburu filologoa.

Saria maiatzaren 28an emango diote Arangureni, aurrenekoz Erriberriko Jauregian. Orain arte ez bezala, aurten sariak ez du ekarriko diru ematerik. Horren ordez, irabazlearen obra zabaldu eta ezagutarazteko proiektua landuko du Nafarroako Gobernuak.

 

http://www.berria.eus/albisteak/122267/ignacio_aranguren_antzerki_zuzendariarentzat_vianako_printzea_saria.htm

Leave a Reply

Your email address will not be published.