KUDEAKETA TXARRAREN SUSMOA

Negu gorria izan da urtarrilean, ekaitza, elurra, euritea… Euriteak eraginda eta elurra urtu ondotik, ibai eta errekastoek gainezka egin dute zenbait tokitan, Tuteran eta Castejonen esaterako. Uholde horien kalteak izugarriak izan dira, eta zenbatzen ari dira egun hauetan UAGN sindikatuko kideak. Felix Beriain sindikatuko presidenteak jakinarazi duenez, Ebroko Ur Konfederazioaren aurkako salaketa jartzea aztertzen ari dira, ibaiak behar bezala ez mantentzea egotzita.