Zundaketak legez kanpokoak direla salatu dute Zizurren

Abuztuan, Zizurko Udalak Geoalcali enpresa Gendulain inguruko potasa meatokiaren zundatzea gelditzeko eskatu zuen, “baimenik ez zuelako”. Udalak makinak zigilatu zituen, baina enpresak, zigiluak hautsi, eta lanean segitu zuen. Herritarrek elkarretaratzea egin zuten meategiaren aurka.