nkesta bat baino ez da, baina, hauteskunde kanpaina hastear den honetan, urduritasuna eraging du alderdi batean baino gehiagotan. Barometro horren arabera, UPN edo Podemos Ahal Dugu nagusituko da. UPNri 11 eta 12 eserleku ematen dizkio, eta Podemosi, 11.
Boto kalkuluaren arabera, EH Bildu hirugarren indarra litzateke, zazpi parlamentarirekin. PSNk hiru parlamentari galduko lituzke, eta seirekin geratu. Geroa Bairi bost ematen dizkio. Ciudadanosi 4-5 ematen dizkio, eta eserleku hori UPNrekin izango luke jokoan, CISen arabera. Azkenik, PPk 3 eserleku lituzke, eta Ezkerrak, 2.
Inkesta bat baino ez da, eta, azken asteetan kaleratu diren beste inkesten aldean, Podemosi indar handiagoa ematen dio. Inkesta batzuek lau ematen dizkiote, eta beste batzuek, bederatzi; CISek, berriz, 11, UPNri aurrea hartzeko moduan. Hain gorabehera handia izaki, maiatzaren 24ra begira inkognita handi bat dira haren emaitzen nondik norakoak.
Leave a Reply